Zornotzako auzobusa: ibilbideak, ordutegiak eta xehetasun guztiak
Zornotzako auzobusak 2010. urteaz geroztik zeharkatzen ditu herriko kaleak. Herrigunean bizi ez diren bizilagun asko erabiltzen dute, eta hori dela eta, interesgarria iruditu zaigu Amorebieta-Etxanoko auzobusaren ordutegiak, ibilbideak eta datu guztiak zuekin guztiokin partekatzea.
ORDUTEGIAK: Bi autobus ibili ohi dira aurrera eta atzera. Zerbitzua goizeko 5:20an hasten da, gutxi gora behera, eta amaitu, berriz, gaueko 22:30 aldera. Eubara, Zubieta edo San Antonioko industria guneak dira aurreneko geldialdiak, ondoren Boroako indutriagunea. Larrea, Etxano eta Zubizabala bezalako auzoetatik ere igarotzen da auzobusa, izan ere, lantokiez gainera, auzoetako zornotzarrak ere erdigunera gerturatzen ditu autobusak.
PREZIOAK: Bidai arruntek 0,93 euroko kostua dute baina bidaia Credintrans txartelarekin ordainduz gero, prezioa jaitsi egiten da (0,62 euro) eta Gizatrans txartelarekin, are gehiago, 0,28 eurotara ez baita iristen.
IBILBIDEAK eta ORDUTEGIAK:

Zornotzako auzobusaren ibilbideak



Zure iritzia