Zornotza irabazle, Lokaleroak saioan… Zorionak!!!!
Inoizko laburpenik zorionekoena egingo dugu gaurkoa. Izan ere, badugu zer ospatua, Zornotzak, zehazki gure herriko mutil koadrila batek, “Lokaleroak” saioa irabazi du. Hori izan dugu, nola bestela, mintzagai nagusi…
Gure mutilek lokal honekin irabazi dute ETB3ko ‘Lokaleroak‘ saioaren sari potoloa: Saloura bidaia bat eta, 5.500 lagun pasatxoren babesa, bide batez. Oraindik ikusi ez duzuela? Hemen duzue, oso-osorik Lokaleroak Zornotza:
Zornotzak ederto ospatu du garaipena eta baita zoriondu ere. Orrialdetik egin genuen bezala, zorionak saridunei eta eskerrik asko botoa eman duzuen guztiei!!!!!!! Aupa zuek!
Irribarrea ahoan dugula bukatuko dugu laburpen hau. Laster itzuliko gara herrian gertatzen diren berri gehiagorekin, ordura arte, ondo ibili eta…. Gora Amorebieta-Etxano!

Zure iritzia