Artxiboa

Uztaila, 2011 (r)entzako artxiboa

Amaitu dira arrakastaz beteriko 2011ko Karmengo jaiak Amorebieta-Etxanon

2011(e)ko Uztailak 28 Jesus Elordui Iruzkinik ez

Amorebieta-Etxanoko 2011ko Karmengo jaiek azken egunetan eman dutena errepasatuko dugu gaurko postean. Hori bai, aurrez eskerrak eman nahi dizkizuegu egun berezi hauetan Amorebieta-Etxanoko Facebookeko orrialdean parte hartzeagatik, zuek gabe, ez zelako berdina izango. Gora Zornotzako jaixak!

Uztailaren 15ean hasi ziren Amorebieta-Etxanoko jaiak udaletxeko balkoitik jaurtiki zen txupinazoarekin. Horrela, erraldoi eta buruhandien laguntzarekin, jai giroa nagusitu zen Zornotzako kaleetan. Hodei Zambranok txupinazoan bizi izan zen giroa islatzen duen bideoa uzten zigun horman:

Ekitaldi ugari izan dira Amorebieta-Etxanoko Karmengo jaietan; dantza saioak, marmitako lehiaketa, haurren danborrada, baserriko produktuen azoka… David Rodriguez adi ibili da eta une horiek iruditan utzi dizkigu gure horman. Gozatu irudiez!

Dantzariak Karmengo Jaietan. Argazkia: David Rodriguez

Dantzariak Karmengo Jaietan. Argazkia: David Rodriguez

Piragua jaitsiera Karmengo Jaietan. Argazkia: David Rodriguez

Piragua jaitsiera Karmengo Jaietan. Argazkia: David Rodriguez

Haur Danborrada Karmengo Jaietan. Argazkia: David Rodriguez

Haur Danborrada Karmengo Jaietan. Argazkia: David Rodriguez

Baserriko produktu azoka Karmengo Jaietan. Argazkia: David Rodriguez

Baserriko produktu azoka Karmengo Jaietan. Argazkia: David Rodriguez

Marmitako lehiaketa Karmengo Jaietan. Argazkia: David Rodriguez

Marmitako lehiaketa Karmengo Jaietan. Argazkia: David Rodriguez

Marmitako Lehiaketan giro ezin hobea bizi izan zen. Herriko jendearen parte hartzea handia izan zen eta beste behin, zornotzarrak, sukaldean ondo moldatzen garela erakutsi genuen. Ikusi nahi??? Zorteko gara, Hodei Zambranok bideo eder bat eskegi baitigu horman:

Eta honekin agur esango diogu gure gaurko laburpenari. Plazer bat izan da Amorebieta-Etxanoko Karmengo jaietan zuekin izatea Facebookeko orrialdean. Besarkada handi bat bihotz bihotzez. Ondo pasa oporrak eta nola ez….Gora Karmengo Jaiak!! Gora Zornotza!!

2011ko Amorebieta-Etxanoko Karmengo jaien azken traka hastear

2011(e)ko Uztailak 21 Libe Mimenza Iruzkinik ez

Amorebieta-Etxanoko biztanleak asteburuari begira daude. Biharko eguna argitzearekin batera hasiko baita herriko jaien azken traka eta aste guztian zehar egin duen ‘negu’ giroa ikusita, eguraldia hobetzearekin batera norbera ere jai giroan murgiltzeko gogoa nabari da. Eta aldatzen ez bada… ba esan ohi den bezala, ‘gustoko lekuan aldaparik ez!‘.

Egun hauetan Amorebieta-Etxanoko Facebook-eko orrian ez da parte hartze handirik egon. Badirudi zornotzarrak indarrak biltzen aritu direla lan egun hauetan zehar, hortaz, energia topera dutela heduko dira astebukaerara. ;-)

Ane Goikoetxeak atzo piragua jeitsierako argazkiren bat partekatzeko eskatzen zuen eta David Rodriguezek berriz, 2011ko Karmengo jaien txupinazoaren uneko argazki hauxe utzi digu gaur:

Amorebieta-Etxano-2011ko Karmen jaien txupinazo unea

Amorebieta-Etxano-2011ko Karmen jaien txupinazo unea

Oraindik asko dago gozatzeko eta horren lekuko da Amorebieta-Etxanoko karmengo jaietako egitaraua. Bete-bete dago azken trakarako prest, goza ezazue! Gora Zornotzako jaixak eta zornotzarrak!!!

Eta jaiez gain, Hodei Zambranok ETB-3ko ‘Lokaleroak’ saio berriko promoa utzi du Amorebieta-Etxanoko horman. Esteka honetan duzue bideoa ikusgai. Gaurkoz besterik ez, ongi pasa jaietan eta egun gutxi barru izango duzue gure berri. Bitartean, zuen argazki, bideo, iritzi edota bestelako kontuen zain geratuko gara eta horiek denak, badakizue, taldeko orrialdean bertan uzteko aukera duzuela, edota, gure herriko blogean bertan. Eskerrik asko zure parte hartzeagatik eta laster arte.

Amorebieta-Etxanoko jaiak jendez lepo abiatu dira. Gora karmenak 2011!

2011(e)ko Uztailak 19 Libe Mimenza Iruzkinik ez

Pasadan ostiraleko txupinazoarekin hasi ziren Zornotzako jaiak. Aurtengo Karmenetako lehen asteburuan jendez lepo bete da herria eta Aitor Aranak lehen eguneko argazki hauek utzi ditu Amorebieta-Etxanoko horman, eta gainera, bere esanak ere geure egiten ditugu: ‘Aupa zornotzarrak oraindik egun pila ditugu aurretik!’.

Zornotza-Karmen jaiak 2011-txupinazoa-Argazkia Lorea Ortiz

Zornotza-Karmen jaiak 2011-txupinazoa-Argazkia Lorea Ortiz

Ane Zabala ere jaien hasieraz aritu da: ‘Lehen astebukaera ikaragarria izan da eta datorrena… hobea! Gora Zornotzako jaiak!’. Gurekin partekatu duen albistean, Udaleko arduradunak ere pozik agertu dira lehen egunetako balantzearekin. Kultur zinegotziaren hitzetan, ‘aurtengo jaien hasiera inoizko jendetsuena izan da’. Ekitaldi jendetsuenak txupinazioa eta Ken Zazpi taldearen kontzertua izan dira momentuaz eta bertaratzeaz gain, ‘giro ona’ ere nabarmendu nahi izan dute.

Denak pozik eta jaiak hasi besterik ez dira egin oraindik. Amorebieta-Etxanoko 2011ko Karmengo jaien egitaraua bete-bete dago oraindik, gaur bertan esaterako, arratsaldeko zortzietan Sokamuturra izango da eta bihar berriz, Ibaizabal errekan koadrilen arteko piragua jeitsiera. Goza itzazue jaiak eta bidalizkiguzue argazki batzuk! Amorebieta-Etxanoren orrialdeko hurrengo laburpenean zure argazkiak argitaratuko ditugu!

Eta jaiak hasi baino lehen eskakizun bat ere egin dute Zornotzako horman. David Rodriguezek honela zioen: ‘Entre todos podemos intentar que los carteles presentados a concurso sean expuestos en el Zelaieta , no encontramos la manera de que nos escuchen y se pasan la pelota unos a otros’. Eta berak aurkeztutako kartela utzi digu ikusgai, hona hemen:

Amorebieta-Etxano-Cartel presentado por David Rodriguez al concurso de carteles de las fiestas del Carmen

Amorebieta-Etxano-Cartel presentado por David Rodriguez al concurso de carteles de las fiestas del Carmen

Besterik ez gaurkoz, jarrai ezazue jaietaz gozatzen eta egun gutxi barru etorriko gara bueltan jaien inguruan gertatzen den oro kontatzeko. Goza itzazue Zornotzako jaiak! ;-) Gora Karmenak eta gora zornotzarrak!!!