Orrialde nagusia > Albisteak, Argazkiak, Kirola, lanak > Amorebietako bide gorria eta Gazte Txokoa

Amorebietako bide gorria eta Gazte Txokoa

Amorebietako bide gorri sare handiagoa izango dugula eta Gazte Txokoa dira aste honetan orrialdeko hormako gai nagusiak.

Aste honetako laburpenari ekiteko, Zornotzan bide gorri sarea handituko dela esatea otu zaigu. Albiste ona da, benetan, izan ere, txirrindola edota patinak hartuta familian egiteko plan polita aurkezten delako gure aurrean. Herri erdian dagoen Gudari kalera arte zabaldu nahi da bide gorria Zornotzan. Udan ekingo diete hori posible egingo duten lanei, eta Amorebietako udalak, Tejeran hasi eta Gudari arte luzatuko den bide gorria egingo da. Zubikurtxe auzoan, eskailerak kendu eta arrapalak jarriko dira, hala ere hemen duzu informazio gehiago.

Bagoaz, bestelako kontuekin orain, Ane Goikoetxeak ekarritako gaia da eta zera dio bere komentarioan: ‘Gazte Txokoak bisita gehiago ditu, bertan egon zara?’ zuk esan beharko diguzu ia bertan egoterik izan duzuen eta jakina, zer iruditu zaizun jakin nahi dugu baita guk ere. Zelaieta zentroko beheko aldean kokatzen da Gazte Txokoa eta obrak egin zirenetik bisitak areagotu egin dira. 11 urtetik gorakoak parte hartzen dute bertan eta gainera alboan, kontzertuak eskaintzeko aretoa ere badute. Hemen duzu albistea.

Aste honetako laburpenarekin bukatzeko Beñat Mendietak astelehenean oparitutako irudi batekin egingo dugu. Amorebieta-Etxanotik Jon Imanol Aragonek argazki hau eitb.com-ek argazkiak igotzeko duen plataforma berrira bidali baitzuen. Ekaitzak jo zuen, azken orduetan, Zornotzan, eta irudi honekin hasi nahi zuten astea eguraldikoek.

Zornotza. Argazkia: Imanol Aragon

Zornotza. Argazkia: Imanol Aragon

Eskerrik asko parte hartzeagatik eta laster arte agurtzen gara, hala ere, badakizu gure orrialdean edota gure herriko blogean bertan topo egingo dugula.

  1. Momentuz ez dago iruzkinik.
  1. Momentuz aipurik ez.