S.D Amorebieta Bigarren B mailan dago. Zorionak!
S.D. Amorebieta futbol taldeak asteburu honetan lortu du Bigarren B mailara igotzea, hemendik eta gure orrialdetik ere Zorionak eman nahi dizkiogu.
Manacorren kontrako partida jokatu zuen eta gure orrialdeko kirol kronikari partikularrak ere izan ditugu partida garrantzitsu honen jarraipena behar bezala egiteko. Ibai Abendañok partidaren 60 minutuan Manacor 0 eta S.D. Amorebieta 1 zegoela aipatzen zuen, eta Alex Gonzalez Rosak gustuko zuela aipatu zuen.
Igandean jokatu eta gero…amaieran, Ibai Abendaño berak, emaitzaren berri ematen zuen Zornotzako orrialdean, Manacor 0 eta Amorebietak 1, beraz, berak esaten zuen moduan, urdintxoak 2. B mailara!!!! S.D Amorebieta taldearen garaipenaren berri jaso bezain pronto, David Avilésk zera idatzi zuen gurean: ‘Oeoeoeoeoeeeeeeeeeeeee!!!!!!!! ZORIONAK Zornotza………Zorionak IKER BILBAO ‘Judas’,que no ha podido disputar el play off por lesión…’
Albiste pozgarriaren aurreran, ospakizunen txanda iritsi zen eta atzo, astelehena Beñat Mendietak zera aipatzen zigun: ‘aupa Zornotza!!!! Gaur, arratsaldean festa!!!!’ Hemen duzu albistea zabalago jasotzeko aukera.
Bestalde, IMANOL ARAGON-ek ere bere aldetik lan polita egin du, eta atzo, maiatzaren 30, astelehena herrian futbol taldeari festa antolatu zitzaionean, jokalariak autobus gorrian harrapatu zituen bere kameraren objektiboarekin.

S.D Amorebieta igoera ospatzen. Argazkia: Imanol Aragon

S.D Amorebieta igoera ospatzen. Argazkia: Imanol Aragon
Orain, behar bezalako ospakizunak igarota, atzoko festaren ondoren, azken partidako irudiak errepasatzeko beta izango dugu. Orain Bigarren B mailan dago eta hemendik Zorionak eman nahi dizkiogu gure taldeari eta bide batez, baita partida garrantzitsu honen irudiak ekarri ditugu guztion oroimenean jarraitu ahal izateko.
Hemen dago S.D Amorebieta taldearen azken partidako bideoa.
Honenbestez, bertan behera utziko dugu aste honetako errepaso berezia, izan ere, egunez aldatu dugu, albiste pozgarri honen aurrean S.D Amorebietak horrela merezi baitzuen, jakina, baita zuek ere. Honen inguruan, edota bestelako kontuen inguruan berba egiteko gure orrialdean edota gure herriko blogean egin dezakezu.



Zure iritzia