Larreako igerilekua Zornotzan eta Mikel Urdangarin
Zornotzako Larrea kiroldegiko igerilekuaren Inaugurazio Txapelketa eta martxoaren 12an Zornotza Aretoan izango den antzerki-lana izan dira orrialdean partekatu diren gaiak. Baina hori ez da dena! Mikel Urdangarinen “Zurekin” abestia ere utzi diguzue Zornotzak Facebooken duen orrialdean.
Zornotzako Larrea kiroldegiko igerilekuaren Inaugurazio Txapelketa ospatu zen igandean. Erabiltzaile batek emaitzak partekatu zituen gurekin egun horretan bertan: gure herriko emakumezkoen taldeak C.N. Cuatro Caminosen kontra irabazi zuen (13-8), eta baita gure kadeteak ere haurren Euskal Selekzioaren kontra.
Kulturarekin jarraituko dugu, zehazki, antzerkiarekin. “Tengamos el Sexo en Paz” antzerki-lana izango dugu martxoaren 12an, Zornotza Aretoan. “Itxura ona dauko, ez?“, galdetu zuen astelehenean Eider Garaikoetxeak. Informazio gehiago nahi baduzu, ikus esteka honetan.
Amaitzeko, abesti erromantiko bat. Itxaso Apraizek Mikel Urdangarinen “Zurekin” abestiaren bideo bat utzi digu. Eskerrik asko!
Honenbestez, amaitutzat emango dugu gaurko laburpena. Eskerrik asko hesian partekatu duzuen informazioarengatik, eta laster egongo gara berriro hemen, zuekin. Agur bero bat!




Zure iritzia