Artxiboa

Abuztua, 2010 (r)entzako artxiboa

Boroako jaiak, mozorro desfilea, baita kirol albisteak ere

2010(e)ko Abuztuak 19 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo guztioi!

Uda on!

Bai uda sasoian gaude, nahiz eta zeruari begiratuta gutxitan dugun horren sentsazioa.

Astebete igarota, Amorebieta-Etxanoko orrialdean jasotakoen bilduma besapean dakargu zuretzat.

Hodei Zambrano Troncosok Boroako jaietako bideoa utzi dugu eta guk hona ekarri dugu guztion gozagarri izan dadin.

Hodei Zambrano Troncosok, Amorebieta-Etxanoko jaietako mozorro desfilea ere bideoan jaso du eta guk hemen dakargu.

Fitok Shangain emango duen kontzertua, Bilbon zuzenean. Musikari bilbotarra eta bere taldea Shangaiko Erakusketa Unibertsalean arituko dira abuztuaren 22an eta kontzertu hori zuzenean ikusteko pantaila erraldoiak jarriko dituzte Bilboko Areatzan.

Beñat Intxausti no continuará, finalmente, en Euskaltel-Euskadi.

Sasian barrena autoeskola: martxa atrasa. “Wazenmank” saioko bideo on bat oporretan lanean bazaude, edota gida baimena ateratzeko aprobetxatzen baduzu, gomendagarria oso.

Euskalduna Jauregian izango diren ikuskizunetarako sarreren zozketa. El Cavernícola’, ‘Arte’, ‘Forever King of pop’, ‘Tócala otra vez, Sam’, ‘Ser o no ser’ eta ‘La del Soto del Parral’ zarzuelarako sarrerak ditugu.

Ruben Perezek, bi urte gehiago jarraituko du Euskaltel Euskadin. Zaldibarreko txirrindularia eta akordio batera heldu dira, 2012ra arte laranjaz janzten jarraitzeko, akordio batera heldu dira.

Eskerrik asko zuen parte hartzeagatik eta laster arte agurtzen gara.

Ondo izan.

Categories: Albisteak, Jaiak, Kirola Tags:

Marmitako Lehiaketa, Amorebieta futbol taldea eta kutsadura neurriak

2010(e)ko Abuztuak 10 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo guztioi!

Astebete igarota, Amorebieta-Etxanoko orrialdean jasotakoak batzeko unea iritsi da berriz ere. Laburpena prest dugu eta baita Karmengo Jaietako beste irudi batzuk ere.

Jaiak atzean geratu diren arren, hemen duzue Marmitako Lehiaketako bideoa, Hodei Zambrano Troncosok utzi digu, eta guztiontzat ekarri nahi izan dugu.

Herriko festak igarota, orain, inguruetakoei begira jartzeko unea iritsi da. Kupela Taldea (Mallabia). Kontzertua abuztuaren 16an 15:30etan. Benetan gomendagarria aipatu berri dugun emanaldia.

Pantaila txikiak ere oso irudi ederrak uzten dizkigunez, gure herritik gertu grabatutakoak ekarri ditugu. ‘Abentur@roa’:Eskalada Atxarten.

Amurriok Zaratamoko txapelketan Amorebietaren aurretik geratu da; emaitza 4-3 ko izan da.

Iazko urtean, Bilbo izan zen Bizkaian kutsadura mugak gainditu zituen bakarra. Horren haritik, Amorebieta dugu Bizkaian, airearen kalitatea neurketa kontrol handiena duen herria.

Ander Larrea fitxatu du Amorebieta taldeak. Jokalaria lehen txuri gorria zen eta azken denboralditan Oviedo eta Torrelavegako Gimnastican izan da.

Aste honetako laburpena benetan laburra izan den arren, apurka apurka, herritarrak oporretatik bueltatzen diren heinean gero eta informazio gehiago izango dugun itxaropoenarekin agurtuko gara.

Karmengo jaietako kronikak, bidegorria eta bestelakoak

2010(e)ko Abuztuak 3 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo guztioi!

Uda sasoian gaude, eta askok kanpora joateko aprobetxatu duten arren, badira herrian bertan geratzen direnak. Kanpoan daudenak eta baita etxean direnak ere denak dute Amorebieta-Etxanoko orrialdea topaleku.

Gure ohiturarekin tinko eutsiz, orrialdean bertan jasotako emarien laburpena prest dugu, eta jakina, horretarako jaietara joko dugu.

Imanol Aragon-ek bere kronikak argazki formatuan bidali ditu eta benetan onak eta ederrak izan dira.

Karmengo jaietarako prestatu beharra dago, herri guztietan bezala, jaietako zapia lepoan jantzita behar dugu izan, jarraian aurtengo zapiaren argazkia dugu, Imanol Aragonek bidalitako irudiei esker.

Amorebieta. Kamengo jaietako zapia

Amorebieta. Karmengo jaietako zapia

Ezin falta, Marmitako Lehiaketa eta horren froga ere Imanol-en kamerak jasotakoa.

Amorebieta. Marmitako Lehiaketa

Amorebieta. Marmitako Lehiaketa

Herrian badago errotonda berezia, ez biribila delako, denak horrelakoak baitira, baizik eta oso eskultura bitxia duelako, patatarena deitzen diote, eta Imanolek gurean esaten duen moduan Amorebieta-Etxanoko lursagarrak….

Amorebietako Lursagarrak

Amorebietako Lursagarrak

Tartean hauexek topatu ditugu: Bilboko Julen gaztea margo lehiaketan San Pedro kaleko bigarren zenbakian.

Amorebieta. Julen. San Pedro 2.zenbakian

Amorebieta. Julen. San Pedro 2.zenbakian

Zaldi lasterketa ere ospatu zen aurtengo Karmengo jaietan, 40 eta 80 kilometrotako lasterketak egin dira eta jarraian argazkiak.

Amorebieta. 40eta 80 km.tako zaldi lasterketa

Amorebieta. 40eta 80 km.tako zaldi lasterketa

Imanol Aragonen irudien bilduma txikiaren ondoren, Hodei Zambrano Troncosoren bideo-kronikak ekarri ditugu gurera.

Amorebieta-etxano-bideoa Pregoia; amorebieta-etxanoko karmengo jaiak 2010.

Uztailaren 17a, Zubiondo plaza Guztira 95 talde apuntatuta. 1700 pertsona gutxi gora behera. Antolatzailea: Ipurtargi Gazte Asanblada Berriemailea: Hodei Zambrano Kamarak: Martxel Suaren, Zigor Aiarza eta Hodei Zambrano Edizioa: Hodei Zambrano Marmitako Lehiaketako bideoa ikusgai Hodei Zambranori esker.

Jaietako kronika honi bukaera emateko albiste on bat dakargu, izan ere Amorebietako Karmengo jaietan iskanbilengatik emandako salaketak gutxitu baitira.

Bestalde, Amorebieta-Etxanoko udalak, tasen igoerak izoztea onartu d aho batez. Horrela, uraren prezioa, garbiketa, edota zabor bilketari dagozkion tasak bere horretan geratuko dira. Hala ere, hartutako neurria inolaz ere, ez da “definitiboa” izango.

Datorren urtean bidegorriarekin batuko dute Durango eta Amorebieta. Proiektuak 1,4 milioi eurotako aurrekontua dauka eta uneotan udala bidea igaroko den lursailen erosketak egin ahal izateko negoziaketak egiten ari da.

Herri erdiko eta auzoetako zabor bilketa gehiago zabaltzeko asmotan dago. Maizago garbituko dira herri erdiko kaleak eta baita auzoak ere, baina hori, datorren urtetik aurrera izango da.

Eskerrik asko guztiagatik eta laster arte agurtzen gara. Ondo izan.

Categories: Albisteak, Jaiak, Kirola Tags: