Artxiboa

Uztaila, 2010 (r)entzako artxiboa

Jasone Irastoza Brasilen, Karmengo jaiak, balkoi ederrak, Athletic…

2010(e)ko Uztailak 15 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo guztioi!

Aspaldiko esateko moduan gara, baina jakitun zaretenez, uda sasoian agendak aldaketan pairatzen ditu eta hori dela orain lotu gara zuentzat Amorebietako hesitik igarotakoen laburpena egiteko prest.

Suhiltzaileak

Suhiltzaileak

Bilboko suhiltzaile izateko prestatzen ari den talde batekin izan gara. Bideoa Bilboko Udaletxeko suhiltzaile izateko oposizioko azterketa fisikoa prestatzen ari dien talde batekin izan da ETB.

Suhiltzaileak Bilbo

Suhiltzaileak Bilbo

76.000 lagun baino gehiago bildu dira Bilbao BBK Live 2010 jaialdian. Egunik jendetsuena ostirala izan da: 31.000 lagun baino gehiago izan ziren bertan. Antolatzaileek “oso era positiboan” baloratu dute aurtengo edizioa, “publikoaren eta “maila artistikoaren aldetik”.

Athletic taldea aireportuan

Athletic taldea aireportuan

Athletic Club: Denboraldiaurreko lehen entrenamendua.

Mangomerenko irabazlea Brasilen. Jasone Irastoza bizkaitarra Amorebieta-Etxanoko Cosplay edo mozorroen irabazlea izan da azken edizioan, hori dela eta Espainiaren ordezkari da Brasilen. Yamato Cosplay cup, japoniar gaiaren inguruan 17 lurralde hartzen ditu, eta lehen aldia da bertan ordezkari bat daukala Europako lurralde batek.

Zornotzako balkoiak hilabete osoan zehar ederrak baino ederrago. Berriz ere kolorea nagusitu egingo da. “Zintzilik” eskegitzeko artearen barruan parte hartzen duten hogei toldo inguru daude, uztailaren 27a bitartean ikusgai egongo dira.

Maite Orfeioaren arrakastak. Amorebieta-Etxanoko abesbatzaren egoitza bisitatu dezakegu Jesús Gonzalez-ek 1941ean sortutako taldearen inguruko erakusketa ikusi ahal izateko.

Amorebieta-Etxanoko jaietako egun handian autobus zerbitzua zabaldu egingo da. Auzobus-a orain gutxi martxan jarri eta segituan zebitzu zabalagoa eskainiko du.

Honenbestez, laster arte eta jai zoriontsuak igaro.

Gora Karmengo jaiak!

Categories: Agenda, Albisteak, Jaiak, Kirola, Kultura Tags:

Karmengo jaiak, Bizkaiko Klopak, Athletic-eko gazteak, Uda Kalean Bizi…

2010(e)ko Uztailak 2 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo guztioi!

Beste aste batez hemen gaituzue Amorebieta Etxanoko orrialdearen hesian jasotakoan laburpenarekin.

Jaietarako motorrak berotzen ari garen honetan nola ez Karmen jaiei aipamenarekin ekingo diogu.

Juantxu eta ‘Farutxi’k zaporea jarriko diete Karmen jaiei. Jubilatutako sukaldariek piztuko dute jaietako txupina. Zornotzak, bere aurrekontua aurten %15 jaitsi du.

Eguzki-plakez estali du Amorebieta-Etxanoko Udalak Zelaieta zentroaUdal pilotalekuaren goiko aldea estaliko dute 120 modulu fotovoltaikoek. Sortzen duten energiaren arabera, diru-kopuru aldagarria jasoko du Udalak. Ekimen honen bidez, beste urrats bat eman du Udalak udalerriaren garapen jasangarriarekiko konpromezuan.

Athletic-ek harrobi ezinhobea du

Athletic-ek harrobi ezinhobea du

Athleticeko gazteei harrera, Udaletxean eta Bizkaiko Foru Aldundian. Bilboko Udalak, eta ondoren Bizkaiko Foru Aldundiak, harrera egin diete Athleticeko jokalari gazteei. Bingen Arostegi entrenatzailea eta Fernando Garcia Macua presidentea izan dira ere, besteak-beste.

Uda kalean Biziren luxuzko estreinaldia The Graffiti Classics laukote britainiarrarekin. Kaleko arte eszenikoen egitarauaren estreinaldia ezin hasiera hobeagorik izan. Londoneko The Gaffiti Classics taldea-«harri bitxi bat da », San Agustín kultur guneko arduraduna den Arantza Arrazolaren hitzetan.

Olioa birziklatzeko makina bi jarri dituzte. Zaldibarko udalak makina bi jarri ditu etxean erabilitako olioa birziklatzeko, Olazar kalean eta Zaldua plazan egongo dira. Herritarren artean jada, 1.000 plastikozko pote banatu dira, eta makina berriek behin erabilitakoa sartutakoan berri bat emango diote erabiltzaileari.

Renfek Creditrans txartela onartuko du gaurtik Renfeko bidaiariek Creditrans txartela erabili ahal izango dute gaurtik.Enpresak 5,5 milioi euro inbertitu ditu makina berriak erosi eta martxan jartzeko.

Bilbok hirien nobel saria jaso du Singapurren Izar moduan jaso du Azkuna alkateak Lee Kuan Yew World City Prize saria,hau da, hirien nobel saria. Beste 78 hirirekin lehiatu da, baina epaimahaiak Bilbo hautatu du.

Bizkaiko Klopak

Bizkaiko Klopak

Bizkaiko kopla zaharrak, Kepa Junkeraren eta Xabier Amurizaren eskutik Euskal kultura, abesbatzen mundua eta musika elektronikoa uztatzen ditu ‘Beti Bizi’ diskoak. 12 kantu bildu dituzte bertan.

Irakurketa maratoian parte hartzeko izen ematea zabaldu dute Amorebieta eta Iurretak, herri horietako liburutegiek parte hartzen dute, eta hauetan bertan eman beharko da izena. Helburua, bizi-taxian egiten den ibilbidearen bitarte horretan etenik gabe altuan irakurtzea izango da. «Ahalik eta kilometro gehiago lortu, puntu gehiago emango dizkigute eta gure erronka besteak baino gehiago lortzea izango da” horrela azaldu zuen Iurretako liburutegiko arduraduna den Ziortza Onaindiak.

Markeliñe Londoneko Jaialdira itzuli da. Zornotzako antzerki taldeak bigarren urtez lortu du Ingalaterran egotea, kaleko “Carbón Club” lanarekin joan da aurten eta uztailaren 6tik 10era bitartean eskainiko dute. Zornotzak espektakulu berria larunbatean erakutsiko du gaueko 10etan, estreinatu berri den herriko plazan.

Bestelakoak ere izan ditugu Amorebieta-Etxanoko orrialdeko Hesian, baina hauek guztiak laburtu behar ditugunez, hemen utziko dugu aste honetako bilduma.

Ondo izan eta gozatu ezazue asteburua.