Artxiboa

‘Enpresa’ atalaren artxiboa

Zergatik da garrantzitsua adimen emozionala?

2007(e)ko Maiatzak 17 admin Iruzkin 1

galizacig.com

Jon Berastegi:

Post honen bidez, pertsona ezberdinen eskaerari aurre egingo diot, hau da, Adimen emozionalaren garrantzia, atal ezberdinen bidez erakusten saiatuko naiz:

1. Eguneroko bizipenetan:
Emozioak esperimentatzen ditugulako eta behin eta berriro estimuluen bitartez tentsio emozionala sentitzen dugulako, emozioen ezagutza eta erregulatzeko gaitasuna garatzeak ezinbestekotzat jotzen dugu (berri txarrak, galerak, gaixotasunak, aldaketak…)

  Gehiago irakurri…

Categories: Enpresa, Familia, Hezkuntza, Orokorra Tags:

Emozio Positiboak

2007(e)ko Martxoak 28 admin Iruzkinik ez

www.lacoctelera.com

Jon Berastegi:

Emozio negatiboen eta positiboen aldea, Baruch Spinozaren filosofotik abiatzen da, emozio guztiak tarte batean kokatu zituenak: plazera edo oinazea sortzen dutenak. Hau ostean psikologo askok emozioen ezaugarriak aztertu dituzte eta emozioa positibotzat joko dute baldintza hauetan baten bat betetzen badute:

 Emozioak sortutako sentimendua atsegina da.
 Emozioaren objektua ona da.
 Emozio horrek bultzatutako jokabidea baikorra da.
 Emozioaren ondorengoak onuragarriak dira.

EMOZIO POSITIBOEN ONDORIOAK:

  • Pentsamenduaren prozesuan:

1.  Aldarte onean gaudenean, judizioaren borondatea hobetzen da, bai norbere buruarekin, bai besteekin.
2.  Pozik egoteak, errazago ekartzen dizkigu burura pasatutako esperientzi onak, hauek gainera, gure egoeraren onura ziurtatzen dutenak.
3.  Aldarte positiboek pentsamendu zabalago eta malguago bultzatzen dute.
4.  Emozio positiboen aurrean, pertsonen sormena pizten da, egoerei erantzun egokiagoak ematera laguntzen dutena.
5.  Aldarte onak, zalantzan egotea baztertzen du eta erabakiak errazago eta azkarrago hartzen ditugu.

  • Ekintzarako joeran:

1.  Laguntzeko joera pizten dela. Normalean, boluntarioen aldartea positibo eta ona izaten da, jarrera errukitsu, eskuzabal eta dohainekoak agertuz.
2.  Min fisikoa hobeto jasaten dela. Zauriak, erredurak edo operazio-ondokoak gutxiago sentitzen dira pozik gaudenean, eta laborategi-esperimentuetan egoera hauek landu dutenek berbera ikusi dute.
3.  Bizitzaren alderdi ezberdinetan, Motibazioa izugarri areagotzen da.

Ondorio hauekin esan nahi dudana da, aldarte onean egoteak bizitzaren zereginak errazten dituela, oztopoak gaindituz, ilusioa mantenduz eta konfiantza berpiztuz.
Askotan baikortasunak, arrazoirik gabe, profezia bihurtzen da, helburu betetzen duten pertsonen eta betetzen ez dutenen aldea markatuz.

Ez al da horrela?

Categories: Enpresa Tags:

AUTOESTIMA

2007(e)ko Martxoak 13 admin 2 iruzkin

Jon Berastegi:

Azken jardunaldian, errealak Mallorcaren aurka irabazi zuen. Eta Darko Kovacevic izan zen espairik gabe, partidaren protagonista nagusiena. Joan den astean Kovacevicek prentsa aurrean esandako esaldiek nire atentzioa erakarri zuten. 

Esaldi horietan Kovacevicek, taldearen alderdi onak gaoraipatu zituen, baina aldi berean, errealaren azken postua dela eta, Konfidantza ezari bota zion errua. Autoestima baxuaren gakoa izango da errealaren kalterik esanguratsuena?

  Gehiago irakurri…

Categories: Enpresa, Orokorra Tags:

“ESKOLAK GUTXI ERAKUTSI ZIDAN…”

2007(e)ko Martxoak 5 admin 3 iruzkin

 

www.elpais.com

Jon Berastegi:

Mila Esker Fito, mila Esker:

Ostiralean, Anoetako belodromoan eskainitako kontzertuan, milaka pertsonei bi ordutako ongizate sentsazioak transmititu zituen Fitok eta bere taldea.
Ni bertan egon nintzen,  Fitoren kantak dantzatzen bata bestearen atzetik.

Zer du Fitok, tipo txikia, itsusia eta bokalista arrunta izanda, horrenbeste fama lortzeko?

Nire ustez, abestietako letretan dago Fitoren arrakasta. XXI. Mendearen poeta berria bezala izendatzen dut Fito, bere letrak freskotasuna, egunerokotasuna transmititzen dituztelako eta adin ezberdineko pertsonei iristen direlako.

  Gehiago irakurri…

Categories: Enpresa Tags:

Kaixo guztioi

2007(e)ko Otsailak 27 Yovanni Castro Iruzkinik ez

Kaixo guztioi:

Martxan jartzen dugun bizipen aurrendari honen helburua Adimen Emozionalera hurbiltzea da.

Zuen interesa piztea espero dugu

Categories: Enpresa, Familia, Hezkuntza, Orokorra Tags: