Adimen Emozionala seme-alabengan.

Olatz Elizondo Cuñado.
Adimen emozionalak ez du soilik emozioei buruzko erreferentzia egiten, baizik eta nola moldatu emozioak, kognizioekin eta ekintzekin. Ideia honako hau da: emozioei adimena jarri.
Haurrek ez dute beti espontaneoki garatzen, etorkizunean heldu errespontsableak, maitatuak eta zoriontsuak bihurtuko dituzten koalitate emozionalak eta gizarte baliabideak. Hauek lortzen gurasoek lagundu diezaiekegu gure jarrerekin, adibideekin eta orientabideekin.
Adimen Emozionaleko jokaera asko gurasoengandik seme-alabetara helarazten da, gehienbat haurrak eraikitzen dituen ereduetatik abiatuz.
Maitasuna eta samurtasuna adierazten duten gurasoek, beraien seme-alabengan oso ondorio baikorrak ekoizten dituzte. Kognitiboki, ikasle eraginkorragoak izango dira, kontzentrazio handiagoarekin eta afektuzko interferentzia gutxiagoekin. Sozialki, inpresio hobeagoa eragingo dute eta abilezia handiagoa erakutsiko dute besteekin erlazionatzeko.
Oso gomendagarria da gurasoek beraien seme-alabekin asko jolastea, eta jolas momentu horiek konpartitzeko izatea, judizio eta presioetatik aske. Mugak eta arauak ere ezinbestekoak dira beraien bizitzaren orientazio egokia lortzeko baina ez dugu honetarako jolas momentua erabiliko.
Gure seme-alaben emozioak ez ditugu enoratu behar, beraien arazoak garrantzi gabeak eta zentzugabekoak direla pentsatuz. Saiatu behar gera beraien sentimenduetaz ohartzen eta irtenbide emozional alternatibo bat ematen. Inoiz ez ditugu haurraren sentimenduak gutxietsiko (adibidez: haserretzea debekatzen, zorrotzak izaten narritatzen badira…).
Geure seme-alaben indibidualismoa ezagutu eta onartu behar dugu, horrela bakoitzak dituen ahultasunak eta sendotasunak ezagutu ahal izango ditugu.
Gure misioa ere bada lagunak egin eta mantentzen erakustea, taldean lan egiten irakastea, besteen eskubideak errespetatzen jakitea, bere burua motibatzen jakitea gauzak zailak jartzen direnean, frustrazioak toleratzea eta beraiengandik ikastea, ira eta arrenkura sentimenduak gainditzen jakitea, autoestima egokia izatea, emozioak eraginkortasunez maneiatzea eta modu egokian adierazten ikastea.
Emozioak afektuzko egoera subjektiboak dira eta gure seme-alabarengan koefiziente emozionala hobetzen eta handitzen saiatu behar gera, pertsona zoriontsuagoak izan daitezen eta bizitzan arrakasta gehiago izan dezaten.
Nola saiatzen zera seme-alabarengan adimen emozionala garatzen?
