Helburua: pertsona integralak

Olatz Elizondo.
Zenbat emozio ezagutu ditzakegu ikasgela batean? Zenbat buru eta mundu psikologikoekin lan egiten da? Zenbat sentsibilitate aurkitu daitezke ikastetxe batetan?
Zenbait irakasle hasi dira sinisten benetan, haurrak beraien emozioak ulertzen eta azaltzen hezten bazaie, alde kognitiboaren hobekuntza nabaria izango dela.
Talde eta erakundeek beraien klima emozionala berezkoa dute. Ingurune eskolarrean, irakasleak beraien ikasleen lider emozionalak dira. (Irakasleak, bere ikasgelako emozioak jasotzeko, ulertzeko eta erregulatzeko gaitasuna).
UNESCOko Delors Txostenak, heziketak bere gain zer kontsideratu behar duen proposatzen du: pertsonaren garapena, zein osoki izaten ikasi behar duen.
Adimenak ez du gure eguneroko bizitzaren arrakasta ziurtatzen. Beste trebetasun emozional eta sozialak dira gure egonkortasun mentalaren eta emozionalaren erantzuleak, ala nola, gure erlazioen eta gizarteratzearen egokitzapenaren erantzule.
Ongizatearen faktoreen artean honako hauek daude: tenperamendu baikorra, optimismoa, negatibotasuna gutxitzea, elkarrenganako euskarriko erlazioetaz gozatzea eta gure helburuak lortu ahal izango dituzten errekurtsoenganako eskuragarritasuna.
Saarnik dio, ongizate subjektiboa konpetentzia emozionalarekin erlazionatzen dela, autoeraginkortasun emozionala trebetasunak ongizate subjektiboa errazten baitu, honek bakoitzaren esperientzia emozionala justifikatua eta baliotsua dela onartzea baitakar.
Neurofisiologiaren ikuspuntutik, kognizioa eta emozioa lehengo denboratan uste zen baino erlazionatuagoak daude. Gaur egun badakigu, garun azala (goi funtzio kognitiboak) eta sistema linbikoa (emozionala) elkarrenganako konexioan daudela.Honek guztiak iradokitzen digu, komenigarria dela garapen kognitiboa eta emozionala modu osagarrian eragingo duen hezkuntza bat ematea.
Hezkuntzan, curriculumeko materien eta garapen pertsonalaren konpetentzien arteko integrazio bat eman beharko litzake zeina modu sinergikoan gertatu beharko litzake, horrela elkarren artean indartuko lirateke.
Akademi arloko ezagutzak hobeto ikasten dira ikaslea motibatua badago, bere inpultsoak kontrolatzen baditu, iniziatiba badu, errespontsablea bada eta abar. Hau da, konpetentzia emozionalak baldin baditu. Ideala hau da, hezitzaile guztiak ondorio honetara iristea eta errealitate bihurtzea ikastetxe guztietako ikasgela guztietan.
Erantzun emozionala globala da. Organismo osoari eragiten dio. Bat bakarra gera, garunak eta gorputzak bat bera osatzen dute eta biak etengabe eragiten diote elkarri.
Hau guztia kontutan izan beharko genuke pertsona integralak lortzeko gure helburuan, bai irakasle bezala egiten dugun heziketan bai guraso bezala egiten dugun heziketan.
Zure heziketan kontutan hartzen dituzu dimentsio hauek eta elkar eragin hauek?
